Ester Álvarez: “Bada garaia hezkuntza prozesuan heriotzaren gaiari tokia egin diezaiogun”

UEUk Galerak eta dolu-prozesuak ikastetxearen testuinguruan ikastaroa antolatu du udaberri honetako EsterAlvarezeskaintzan Iruñean. Ester Álvarez Uria irakasleari galdera batzuk egin dizkiote gaian sakontzeko asmoz. Matrikula zabalik dago.

Zein helburu ditu ikastaroak? Helbururik garrantzitsuena galera eta doluen inguruan daukagun ezagutza areagotzea izango da, eta norberaren burua abiapuntutzat hartuko dugu, gai honen inguruan ditugun iluntasun eta argitasunak ezagutzeko eta gure errekurtso propioak topatzeko. Autore batek esaten duenez, ikasleek gu garena oso ozenki entzuten dutenez, zaila egiten zaie batzuetan esaten diogunari erreparatzea. Hau da, irakasleak bere burua ondo ezagutu behar du, hezkuntza prozesuaren tresnarik garrantzitsuena baita.  Bestalde, haurra, galerak, heriotza eta doluaren inguruko hurbilketa teoriko-praktikoa eskaintzea ere bada helburu, haurrekin heriotza baten inguruan nola hitz egin jakiteko eta galeraren ondorioz, ikasleek esperimentatu ditzaketen emozio-egoerak ezagutzeko, eta laguntzeko bideak aztertzeko.

Zergatik da hain garrantzitsua gai hau haurrekin lantzea? Galeraren esperientzia nonahikoa delako gizakiaren bizitzan; ematen dugun pausu bakoitzeko, zerbait galdu egiten dugu. Heriotza bizitzaren parte bat da, eta hezkuntzaren helburua gizakiaren garapen osoa bada, haurrek bizitzen ikastearen xedea badugu, ez du zentzurik gai hau baztertzea edo alboratzea hezkuntza programazio eta praktikan. Beraz, geure buruari galdetu ahal genioke “zer dela eta orokorrean ez da heriotzaren pedagogia bat lantzen eskoletan?”. Agian heriotza tabu bihurtu delako gure gizartean, sufrimenduarekin lotzen den ideia bat, eta hedonismoaren balorearen aurrean, ekidin beharreko gaia bilakatu da. Bada garaia gai honen gainean apur bat begirada jartzeko, hezkuntza prozesuan tokia egin diezaiogun, haurrei beraien bizitzan izango dituzten galera eta dolu prozesuei aurre egiteko ondo hornituak egon daitezen laguntzeko.

Irakurtzen jarraitu

“JAUZI HIRUKOITZA” 14 urtetik gorako gazteei zuzendutako ikuskizuna

“JAUZI HIRUKOITZA”, 14 urtetik gorako gazteei zuzendutako ikuskizuna da, euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztuko da eta ikasgeletan hausnarketa eta eztabaida eragingo duen material didaktiko eta ikus-entzunezkoaz osatuta aurkeztuko da.

Sinopsia

Ustekabeko tren istripu batean neska bat hiltzen da eta horrek komunitate osoaren bizitza hankaz gora jarriko du. Hartutako kolpearen ondorioz, ikaskideen artean diziplinarik eza hedatuko da: batzuk lur jota geratuko dira, beste batzuek eskola utziko dute… Neskaren irakasleek zer egin ez dakitela begiratuko diete gertaerei.

Maite den norbait hil ondoko doluaz arituko gara, eta dolu prozesu hori egoki gainditzearen garrantzia azpimarratuko dugu.

Ikuspegia zabaldu eta gazteek bizitzan bat-batean jasan ditzaketen beste galera batzurekin osatuko dugu istorioa: lehen porrotak maitasunean, norbere jatorrizko hiri edo herrialdetik atera beharra, gurasoen banantzea, nerabezaroko aldaketa fisiko eta emozionalak… galera esanguratsuak guztiak ere, benetako dolu-prozesu batetik igaroko balira bezala gainditu beharko dituztenak.

 

TALDE ARTISTIKO ETA TEKNIKOA

Antzezleak: Iker Legarda, Eneritz García eta Beñat Aristi

Argi eta soinu-teknikaria: Fer Pérez

Argien diseinua: Tom Donnellan eta DANOLUX

Eszenografiaren diseinua: TAUPADA MULTIMEDIA

Eszenografia gauzatzea: ESKENITEK, S.L.

Soinu-banda eta ikus-entzunezkoak: TAUPADA MULTIMEDIA

Koordinazio teknikoa: Carmen Di Bella

Administrazioa: Zurine Martín

Produkzioa: Maite Leanizbarrutia

Web Orrialdea: ALMA DIGITAL

Publizitatea: TAUPADA MULTIMEDIA

Testuak: María Velasco

Euskarazko Bertsioa: Julia Marín

Zuzendari-laguntzailea/ koreografia: Eguzki Zubia

Zuzendaria: Miguel Olmeda

http://pikorteatro.com/triple-salto-euskera/

https://www.facebook.com/pikor.teatro?sk=wall

Irakurtzen jarraitu

HEZKUNTZA BIZITZA ETA HERIOTZAN

 

 

IKASTETXEAN HEZKUNTZA HAU SARTU ETA ARAUTZEKO PROPOSAMENAK

 

 

  • MAHAI-INGURUAK GURASO ETA IRAKASLEEKIN paperak elkartrukatzera jolastu dezaketela

 

 

 

 

  • Zerk justifikatzen du heriotza zer den eta zer ez den jakiteko eskubidea haurrari lapurtzea?
  • Nahikoa da bizitzarako bakarrik heztearekin?
  • Nola da posible inongo hezkuntza sisteman heriotza ofizialki aintzat hartzen ez aritzea?
    • Bada betiko gaien artean bat, autoezagutzarako, gizatasunerako… hezkuntzekin bat.
    • Printzipio didaktiko hauek jarraitu behar dira:
      • Eredu izan
      • Barnera jo
      • Berotasuna
      • Errespetu faltak eta doktrinamendua ekidin
      • Ikasleen beharrei erantzun, atzetik segituz
      • Pentsamenduak kale egin ahal du, orduan aldatu
      • Hobea izaten ikasi
      • Behaketa printzipioa

HEZI DEZAKEGU HERIOTZAREKIN ETA HERIOTZARAKO, HAU, BIZITZA BEZAIN OHIKOA BAITA.

HERIOTZA GABEKO HEZKUNTZA, HEZKUNTZAREN HERIOTZA OSOA DA. (Agustin de la Herran)

HERIOTZA NATURALTASUNEZ TRATATZEN DUGUNEAN, BIZITZEN IRAKASTEN ARI GARA.

                               AURRETIKO ENFOKEA

 

 

  • Kurrikulumaren alorretatik hasi
  • Ez dadila arreta berezirik nabari
  • Aurreiritziak ekidin
  • Mizkeria (sensiblería) ekidin
  • Autokritika erabili ingurua eraldatzeko

 

  • Ziklo bitalak landu gelan ( landareen ziklo bitala, animaliena, planetena,

pertsonena..) Istripuetarako prebentzioaz hitz egin. Gaixotasunen inguruan. Ezusteko bajen inguruan. Ikasleek gustoko duten kirolari famatu baten atzeraegitea. Amaieren aurreikustea landu (ipuinena, filmena, antzerki lanena, objektuen edo pertsonen bizitza..)

 

  • Unitate didaktikoak

Ikerketa txikiak:

– ( Zenbat bizi da barraskiloa?, arrain bat?, landare bat, dordoka bat? Eta

zetarra?)

– (Zer gertatzen da landare bat argirik gabe utzi ezkero?, landare bat asko

ureztatzen denean?..)

 

  • Galerak, zahartze prozesuak, deskonposaketak, apurketak, narriadurak (deterioro), eraldaketak, besteon heriotza, banaketak, uzteak, ahanzturak, bakardadea…

Honen inguruan, hitz egin dezakegu, gauza guztien amaierari buruz, normaltasunez ikusteko.

 

  • Gure maskota gero eta handiagoa egiten ari denaren sentsazioa, aurriak(ruinas) ikusteko bisita, abandonatuta dagoen herri bat bisitatu, aztarnategi bat bisitatu, segurtasun sistemak, liburu zaharren azokak, erretratuak eta paisaiak, istorioak, barneratzeko momentuak, elur panpinak, mozorroak…

Guzti honekin hausnartu dezkaegu objektuek izandako funtzioetaz. Bere momentuan bere balioa izan dueña, denbora pasa ahala, bere erabilgarritasuna amaitzen doa, animaliak bezala edota pertsonak bezala.

 

  • Jolas txokoak

Medikuen txokoa, frankestein txokoa, animalia desagertuen txokoa, beldurren

txokoa..

 

  • Proiektu tematikoak

– Desagertzear dauden animaliei buruz ( Siberiako tigrea, bere espazio bitala gero eta txikiagoa baita, hartz polarra, izotzik gabe geratzeko arriskuan baitago, ugatz hegaztia (quebrantahuesos) honi esker, gure ekosistema garbi mantentzen baita,

– Gaixotasun arraroak

– Haur minbiziak

– Izar eta galaxien eboluzioa. Bizitza extralurtarra al dago?

 

  • Egoera birtualak

– Zer gertatuko ote zen…..? (Lehenengo bomba atomikoa bota ez ba zuten?, Picasso berpiztuko ba zen?, mamut bat klonatzen ba dute?, deskongelatzen badute kongelatutako pertsona bat?, inor ez bada hiltzen inoiz?..)

 

  • Tailerrak

– Biraitona eta biramonen tailerra. (Duela zenbat jaio eta hil ziren, nola bizi ziren, bere gurasoak duela zenbat jaio ziren..) Hau da, denboran atzera jo.

– Antzerki tailerrak, heriotza gaia nagusia izanez, ipuinkontalariak (Edurnezuri…)

– heriotza ulertzeko era desberdinak kulturaren arabera (tradizioak, mitoak, dantzak..)

– arte tailerra non heriotza adierazten duten koadroak edo artelanak lantzen diren ( El grito, Eduard Munch, Gernika, Picassorena, El Moribundo eskultura, Migel Angel…)

– Trafiko tailerra (bideko segurtasun arauak), sukalde tailerrak. Energia aurrezteko tailerrak- tantaz tanta, arnas ona… 4 “R”: rechazar, reducir, reutilizar, reciclar

 

  • Videoforum
  • Berriak
  • Gelako, auzoko… aldizkariak
  • Bizitzarako eskubidearen eguna, guda hil da eguna, euria bizitza da eguna
  • Homenaldiak

Hiroshima, nagasaki, Iraq, 11­S, 11­M, Guantánamo…

  • Elkarrizketa publikoak

­ Gaixotasun gogorra gainditu zuen haurra, mediku forensea, kriminologo bati, ehorzle bati..

 

PROPOSAMEN PALIATIBOAK
 

  • FAMILAREN AURREAN ZENTRUAREN ERANTZUNA

 

 

 

  • Familiarekin
    • Lehenengo momentuan berria ezagutu bezain pronto zentruko zuzendariak (eskola-komunitate guztiaren partetik) familiari dolumina eman telefonoz; gero probintzietako egunkarira hil-iragarki bat bidaltzea zentruaren izenean, hemen komunitate osoa sartuko dugu, zuzendaritza, irakaslegoa, ikaslegoa eta ikasleen familiak. Loreak bidaliko dira tanatoriora eta zuzendaritzaren ordezkaritzak familia bisitatuko du zentruaren izenean errespetua eta dolua adierazteko.
    • Hiletara edo agurtzeko ekitaldira joatea: ZUZENDARITZA TALDEA, TUTOREA, GELAKO IRAKASLEAK  zentruko ordezkaritza ofizial bezala, eta ez indibidualki.

 

Familiaren  harremanetan jartzeko, AITA edo AMA  lotura, eta zentruaren izenean GELAKO TUTOREA izendatzea.

 

 

  • INFORMAZIOAREN TRUKEA INPLIKATUTAKOEKIN

 

 

 

  • GERTATUTAKOARI BURUZKO INFORMAZIOA NOLA JASO ETA ZABALDU FAMILIEI, IRAKASLEGOARI ETA IKASLEGOARI

 

 

 

 

 

 

  • Irakaslegoarekin eta irakaslegoak ez direnekin
  • Berria ematerakoan giro egoki bat sortu, samina adierazteko erreztasuna eman (negarra egin), eta gidoi baten bidez zentruak emango dituen pausoak ematea (familiarekin harremanetan daudela, egunkarian hil-iragarkia bidalita dagoela, hileta edo agurtzeko ekitaldia noiz eta non den, eta ezkertuko dela denak joatea, ikasleari agurtzeko.
  • Gertatutakoari buruzko hausnarketa bat egin: klaustroan hitz egitea horri buruz naturaltasun osoz. Egi erdiak ekidin.

 

  •  

    • Gelakideei berria ematea, samina adierazteko erreztasuna eman (negarra egin) gelako ekintzak gelditu egingo dira, sentimenduak adierazteko (tristura, harridura…):
    • Leku egoki bat eta denbora bat erraztu, galdera egiten, ea nola ezagutu duten berria, zer sentitu duten barruan, ze gogoratzen duten gelakideari buruz eta zer esan zioten ikusi zuten azkeneko momentutan, edo zer esango zioten aurrean egongo balitz momentu batean. Helburua SENTIMENDUAK ADIERAZTEA: uko egitea, amorrua, tristura eta ezintasuna.

     

    • Familiekin

     

    • Eskutitz bat bidaltzea aholkatzeko heriotza bizitza barruan dagoela, ekintza naturala dela, eta beraien seme-alabak hezitzeko esperientzia bezala enmarkatzea gertatutakoa. Doluaren buruzko orientazioa

     

     

    • GELAKO PROGRAMAZIOAREN EGOKITZAPENA ETA METODOLOGIA

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

     

    • Egun horretan eguneroko gauza utzi egingo dira eta programazioa zeharo desberdina izango da. Zentruko orientatzailearen laguntzaz unitate didaktiko berezi bat presta daiteke:
      • Sentimenduak eta pentsamenduak adierazteko.

    Taldea elkarrekin egongo da, askea izango da sentimenduak adierazteko baina malgutasunarekin, piskat taldea eusten erlajatzeko zenbait teknikeen bidez: Ikasleak  babestuta sentitzeko “dutxaren jokua” egin daiteke edo zirkulu baten inguruan denon artean besarkadak ematea.

    • Tutorea gelako liderra bihurtuko da orientatzailearen laguntzarekin eta zenbait jarduerak zuzenduko ditu:
      • Mandala batzuk banatuko ditu, musika lasaia entzuten den bitartean ikasleek koloreatzeko. 60-90 minutuko saio bat izan daiteke.
      • Hildakoaren mahaia utziko da bere lekuan eta ikasle bakoitzak baloratuko du zer jar daitekeen mahai horretan gelakidea gogoratzeko.
      • Argazkia ere jar daiteke horman.

     

     

    • Behar beharrezkoa denean klaseak gelditu eta gertatukoari buruz hitz egin emozioak adieraziz eta besarkadak edo musuak eman berotasuna  emateko gogoz.
    • Amaren egunean, aitaren egunean, kontuan hartu umezurtzak badaude.

     

    Zentrutik ekitaldi batzuk egin daitezke, ikasleari agurra emateko, gelan bertan eta eraikin osoan:

     

    • Eskutitz bat idatzi ikasle guztien artean, hizkuntzako irakaslearen laguntzaz eta hizkuntzako saioetan, ze garrantzitsua izan zen guretzat gelan, ikaskide eta ikasle bezala. Hori jendearen aurrean irakurriko da eta gero gurasoei emango zaie.
    • Koaderno bat ireki daiteke denbora batean bere lagunek, ikaskideek, irakasleek idazteko, marrazkiak , argazkiak etab. jartzeko. Koaderno horren portada artistikoa izan daiteke, beraz plastikako saioetan bere gelako ikaskideek irakaslearen laguntzaz .
    • Bere argazki bat gelako horman uztea.
    • Paper zuria luzea pasilotik jarri, nahi duenak, behar duena idazteko edo marrazteko bere oroimenean. Modu honetan, bakoitzak askatasunez behar duena adieraziko du. Aurrerago, moztu dezakegu eta gurasoei bidali.

     

    Ekitaldi honetan herriko bertsolariak edo zentruan/herrian Dantza-talde bat baldin badago gonbidatzea komeini da parte hartzeko.

     

    Doluweb bat sortu ahal da.

     

    Hurrengo hilabeteetan, galderak sortu ahal dira, depresioak, konpentsatzeko fijazioak…:

    • Ikasleek eskatzen dutenean edo turoreak edo edozein irakasleak behar beharrrezkoa ikusten dutenean programazioa gelditu eta edozein jarduera prestatu tristura adierazteko edo ikaskidea gogoratzea:
      • Berataz hitz egitea gogoratuz irteera batean zer egin zuten elkarrekin.
      • Bere lanaren bat berrikustea….

     

    Ikasurtearen bukaerako jaialdian gelan jarduera bat egin daiteke bere ikaskideari azkeneko agurra emateko:

    • Erakusketa baten bidez ikasleek egindako gelakideari buruzko lan guztiak patioko hormetan jartzea, eskola-komunitate osoak ikus ahal izateko.
    • Ikasleen ordezkari batzuk ikas-komunitatearen aurrean gelakidearen berri labur bat egin dezakete.
    • ESKOLA-FAMILIAREN JARRAIPENA

     

     

     

     

     

     

     

    • KANPOKO AHOLKULARITZA

     

     

    • Ikasurtearen bukaeran familiarekin geldi daiteke, urtean zehar egindako gauzak familiari emateko. Ekitaldi hori ofiziala izan daiteke, zuzendaritza talderaren kide batek eta tutoreak eskolan utzitako gauzak eta egindako gauzak entregatuko dizkiote.
    • Ikaslearen urtebetetzean gurasoak gonbidatu ahal dira gelara (ondo egon behar dira horretarako)

     

    • Erne egotea ingurukoekin: anaiak, lagunak, eta zeozer ikusterakoan konpontzen saiatzea.

     

    • Dolu konplexu kasuetan, eskolak gurasoei laguntza psikologikoa eskeiniko diote. Hainbat kasutan, familiak ez dira konturatzen behar horretaz edo ez dakite nora jo.

     

     

     

     

    ERANSGARRIA      Gursoentzako eskutitza

     

    Galera bakoitza bere atsekabearekin dator eta era berezi batean eragingo gaitu. Galerek gure barnean uzten duten huts sakona ez sentitzeko alternativa bakarra azaleko bizitza bat izatea da, veste persona batzuekin lotura esanguratsuak sortzea sahiestuz, harreman posible horien halabeharrezko galtzeak suposatuko ligukeen atsekabea ekidinez.

    Galera esanguratsu bat gertatzen denean martxan jartzen da dolua: galerara egokitzeko prozesua.

    Maila fisikoan eman daitezkeen erantzunak: buruko mina, gosea galtzea edo areagotzea, bular eta eztarrien estura, lo ezintasuna, airea faltan izatearen sentsazioa, nekea, urdaila korapilatua izatearen sentsazioa, zaratarekin hipersentsibilitatea, bihotz dardarak, bizkarreko, lepoko eta abarreko minak…

    Maila kognitiboan: kontzentrazio zailtasunak, oroimen murriztua, hildakoaren presentziaren sentsazioa, hildakoa ikusi eta entzutea (haluzinazioak), nahasmena, zoratzeko beldurra, gertatu berri den heriotza sinistu ezin izatea…

    Jokabide mailan: negarra, hasperenak, hiperaktibitatea, isolamendua, hildakoa bilatu edo deitzea, hildakoarekin hitz egitea, hildakoaren arropak usaintzea…

    Batzuk diote dolua amaitzen dela persona gai denean hildakoan pentsatzeko jasangaitza zaion mina sentitu Gabe. Beste batzuk, emozioak berriz bizidunetan eta bizitzan jar ditzakeenean. Eta besttek, aldiz, 1 eta 3 urte bitarteko epea proposatzen dute.

    Adibidez, Kubler- Rossek ukapena, haserrea, negoziazioa, depresioa, onarpena aldartean tartekatu ahal direla dio. Maila emozionalean eman ahal diren erantzunak: shock-a, erruduntasuna, arindua…

    Neimeyer-ek proposatzen ditu: galeraren errealitea onartzeko desafioa, minari ateak ireki, gure esanahien mundua errebisatu, galdu denarekin harremana berrezarri, gure burua birrasmatzeko desafioak…

    Haurrek galera desberdinak esperimentatu ditzakete.

    Ez dugu haurra bakarrik utzi behar bere fantasiazko munduan. Garrantzitsua da zer galdetzen duen jakitea, errealitatera gerturatzen lagundu ahal izateko, estutasun gutxiago dakarkion modu egiati batean. Mingarriagoa da doluan egotea eta haurraren fantasiek bere burua ikaratzen uztea.

    Heriotzaren kontzeptua bere osotasunean ulertzeko atzeman behar ditu:

    FUNTZIONALTASUN EZA- heriotzaren ondoren gorputzak ez duela funtzionatzen

    KAUSALITATEA- zergatik hiltzen gara?

    UNIBERTSALTASUNA-bizidun guztiak hil egiten dira

    ITZULEZINTASUNA- hildakoa ezin dela bizitzara bueltatu

    GORPUTZGABEKO JARRAITASUNA- heriotza amaiera bat da?

    Doluaren iraupena eta intentsitatean heriotza nolakoa izan den, pilaturiko tensioen arabera, nortasunaren aldagaiak eta aldagai sozialek hartuko dute parte (Worden).

    Dolu korapilatsu bat izan ahal da: kronifikatutako, atzeratutako, neurriz gaineko edo maskaratutako dolua.

    Beharrezkoa dugu gure burua lantzea. Errespetatu behar ditugu haurraren denborak, edo nahi ez izatea. Entzute aktiboa praktikatu. Galderak egin jakiteko zer ulertu duten eman diegun informazioaz.

    Heriotzaren berria umeari lehenbailehen eman behar dio haurrarentzat esanguratsua den pertsonaren batek toki lasai, isil, seguru batean. Ziurtatu behar dugu haurrak edo nerabeak badakiela ez dutela abandonatu, ez dagoela bakarrik, bere emozio eta pentsamenduak adierazi eta konpartitu ahal dituela eta horregatik ez zaiola epaituko edo kritikarik egingo. Bere bizitzaren jarraikortasunaren konfiantza helarazi behar diegu. Hileta eginkizunetara joan nahi izanez gero, aldez aurretik zertan datzaten azaldu behar zaie.

    Bibliografia

    Liburuak:

    “Los niños y la muerte” E. Kúbler-Ross. Luciernaga, 2005.

    “Aprender de la pérdida. Una guía para afrontar el duelo” Robert A. Neimeyer. Paidos, 2002.

    “El tratamiento del duelo. Asesoramiento psicológico y terapia” J. William Worden. Paidos, 2008.

    Ikus-entzunezkoak:

    “Aulki hutsak” dokumentala. Iñaki Peña zuzendari eta gidoigile. Arteman produkzioa.